Azpeitiko Sortuk, astebukaera honetan, Juan Karlos Arruti Azpitarte azpeitiar preso politikoari elkartasuna adierazteko egingo den Kordobarako martxari bere babesa eta atxikimendua adierazi nahi dio.
\
\
Kasu honetan, Herrira mugimenduak \'Paterra\' dagoen kartzela bertara eman nahi izan du azpeitiarren elkartasuna. Azpeitiarren berotasuna bertatik bertara sentitu ahal izango du Juan Karlos Arrutik.
\
\
Gogora dezagun, Kordobarako martxa hau, Herrirak 197/2006 doktrinaren inguruan azkenaldian egin dituen hainbat ekimenen artean beste bat gehiago dela. Azken hilabeteotan Paterraren askatasuna eskatzeko, hainbat eta hainbat ekimen egin dira: kontzentrazioak, sinadura bilketa, mozioa udalean, buzoneo eta propaganda ugari jarri da… Arartekoarekin ere bilera egin dute azpeitiko Herrirakoek gai honen inguruan. Ezin dugu ahaztu Juan Karlos Arruti azpeitiar preso politikoa, bahitua duela estatu españolak, Kordobako espetxean, zigorra amaitu eta aske utzi beharrean 197/2006 doktrina aplikatu zioten eta bere kaleratze data 2019 arte luzatu.
\
\
Azpeitiko Sortuk, bere kezka erakutsi nahi du egoera larri honen aurrean, eta martxa honetan parte hartzera animatu azpeitiarrak, eta noski azpeitiko preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan antolatzen diren ekimenetan mobilizatzera. Denon artean denak etxeratzea lortuko dugu!!!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide