Juan Karlos Arruti 'Paterra' euskal ...

Erabiltzailearen aurpegia Herrira 2013ko eka. 10a, 22:09

Juan Karlos Arruti 'Paterra' euskal preso politiko azpeitiarraren hogeita hamabost bat senitarteko eta lagun inguru bildu ginen Kordobako espetxearen inguruan 197/2006 Doktrinaren aplikazioaren eraginez bizi duen egoera bidegabea salatzeko. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak argitara eman zuen sententzian, aipatutako doktrina atzeraeraginkortasunez ezartzeak preso ororen giza eskubideak urratzen dituela adierazi zuen. Horregatik, 'Paterra'-ri gure elkartasun eta babesa helarazteko asmoz bildu ginen.\ \ Arrutik ia 24 urte daramatza espetxean eta atxilotu eta epaitua izan zen momentuan indarrean zegoen legediaren arabera, orain dela hiru urtetik aske behar luke. Baina, 2010eko otsailean 197/2006 Doktrina aplikatu eta beste 10 urtez luzatu zioten espetxe-zigorra, irteera data 2019 arte atzeratuz.\ \ Azken urte hauetan 'Paterra'-ri elkartasuna helarazi asmoz, ekimen desberdinak egin dira Azpeitian. Azkena, 197/2006 Doktrina indargabetzea eta 'Paterra' zein bere egoera berdinean dauden gainerako presoen kaleratzea eskatzen zuen sinadura bilketa izan da. Larunbatean, lortutako sinadurak Kordobako espetxean aurkeztu genituen eta datozen egunetan Azpeitiko Udalari, Espetxe Instituzioei eta beharrezkoa den guztiei helaraziko dizkiegu. Horretarako, Arartekoarekin (EAEko herritarren defendatzailea) jarri gara harremanetan.\ \ Azpeitiko Herrira Bilguneak argi du Estatuei ezinezkoa zaiela espetxe politika hau Europaren aurrean defendatzen jarraitzea, Giza Eskubideen aurka doalako, baketik eta gure herri honek behar duen gatazka politiko luze honen konponbidetik urruntzearekin batera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide