Metalgintzan greba, hitzarmenaren alde

Uztarria.eus 2013ko eka. 17a, 18:30

Metalgintza arloko hitzarmenaren alde aste honetarako sindikatuek deituta dituzten mobilizazioen lehen eguna izan da gaurkoa, astelehena. ELAk aste osorako greba eta hainbat mobilizazio deitu ditu eta LABek, CCOOk eta UGTk, berriz, astelehenerako, asteazkenerako eta ostiralerako deitu du grebara. Gaur bertan egin du lehen balorazioa ELAk: "Indartsu hasi da mobilizazio astea". Adegi enpresaburuen elkarteak, ordea, bestelakoa adierazi zuen: "Langileek metalgintzako grebari bizkarra eman diote". Eguerdian, LABek deituta, manifestazioa egin dute langileek Azpeitian (argazkian) eta, besteak beste, Glual Hidraulicak eta Bielke bat egin dute grebarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide