Zapatuan egin zuten Lapurdiko kostaldeko bigarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2013ko eka. 17a, 22:25

08:00etan 44 laguneko talde bikaina elkartu ginen Azpeitiko plazan, Lapurdiko kostaldea zeharkatzeko antolatutako bigarren ibilaldia egiteko asmoz. Denok gustora ginen, eguraldiak ere lenenengo etapan ez bezala laguntzen zigulako.\ \ Autobusak Bidarteraino inguruatu gintuen, bertan amaitu genuen Hendaian hasi genuen aurreneko ibilaldia. 09:15ak aldera ekin genion ibiltzeari. Biarritz aldera joan behar genuen, eguraldia ibiltzeko bikaina zen, nahiz eta zerua oskarbi-oskarbi ez izan. GPSak arazo batzuk eman zizkigun ibilaldiaren lenengo zati horretan, baina pazientzia askorekin hondartza desberdinak pasaz egin genuen ibilbidea.\ \ Biarritzera iritsi baino lenago hamaiketakoa egin genuen, eta eguerdi parterako heldu ginen Biarritzera; hegoaldetik sartu ginen eta Roch de la Vierge, portu zarra... ikusi eta gero, hondartza handitik irten genuen iparralderantz.\ \ Baionako barrara iritxi aurretik, Angeluko hondartzan egin genuen otordu nagusia. Ondoren, barraraino iritsi ginen, eta Lapurdiko kostaldea bertan utzi genuen Adur ibaiari jarraituz. Horrenbestez, Baiona erdigunera 16:30ak alderako ailegatu ginen.\ \ Tarte txiki bat izan genuen Baionan tragoren bat hartu edo Alde Zaharrean zerbait ikusteko, eta berriro autobusa hartu eta Azpeitira itzuli ginen.\ \ Argazki gehiago: https://plus.google.com/photos/113029355069304753931/albums/5890544365574133825?hl=es\ \ Gaztetxoen BTT irteerako argazkiak, berriz, lotura honetan: https://plus.google.com/photos/113029355069304753931/albums/5890546256881415233?hl=es&pid=5890546584315205330&oid=113029355069304753931

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide