Vicente Herreraren artelanak Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Egurrean egindako tailak ditugu erakusketan. Urtetan zehar lantzen joandakoak dira eta orain jendaurrera ateratzea erabaki du azpeitiarrak. Herrerak bere kasa ikasi zuen tailagintza eta barietate handia dago artelanetan; musika, natura eta paisaiak dira batik bat haren inspirazio iturriak. Hilaren amaiera arte egongo da erakusketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide