Txantxiku Saria izango da Oñatin, zapatuan

Zapatuan, ekainak 22, Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa udal igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek (2001 eta 2002 urteetan jaiotakoek) eta benjaminek (2003 eta 2004 urteetan jaiotakoek) hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei. Txantxiku Saria, denboraldiko azken lehiaketa izaten dute alebinek eta benjaminek.\ \ Autobusa 13:30ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:30ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:30ean. \ \ Zorte on denei!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide