Unai Gallagak irabazi du XXII. Herriko Amuarrain Txapelketa

Joan den zapatuan, hilak 15, jokatu zen XXII. Herriko Amuarrain Txapelketa, eta 23 arratzalek hartu zuten parte. Guztira, 37 amuarrain harrapatu zituzten. Infantil mailako Unai Gallaga izan zen irabazlea, Ollagorra Elkarteak antolatutako txapelketan. Amuarrain handienaren saria, berriz, Mikel Perezek eskuratu du, 382 gramoko amuarraina arrantzatuta.\ \ Goizeko 09:00etan Enparan Dorretxean elkartu eta ordu erdira izena emandako gazte denak ibaian sartuta ziren. 11:30ak arteko tartea zuten amuarrainak harrapatzeko. 10:00etarako jakinekoa zen Unai Gallaga izango zela txapelduna, ordurako hiru amuarraineko kupoa harrapatuta zuelako.\ \ Duela bi aste zen txapelketa izatez, baina eguraldiagatik atzeratzea erabaki zen. Aurreko asteko atzerapenaren ondoren egun zoragarria izan zuten parte-hartzaileek eta umeek ederto pasatu zuten.\ \ Sailkapena:\ \ Infantilak:\ 1- Unai Gallaga \ 2- Axier Aranbarri \ 3 -Iñigo Elorza \ 4 -Jon Alberdi \ 5 -Ibon Goenaga\ 6- Mikel Perez\ 7 -Ander Elorza \ \ Alebinak: \ 1- Jakes Del Pozo \ 2- Jokin Sudupe \ 3- Egoitz Beristain \ 4- Oier Mateos \ 5- Haizea Salegi\ \ Benjaminak: \ 1- Haritz Ameneabar \ 2- Josu Alonso \ 3- Manex Beristain

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide