Jon Goenaga, IMHko 2013ko ikasle aipagarria

Uztarria.eus 2013ko ekainaren 24a

Jon Goenaga Egaña azpeitiarrak 2013ko ikasle aipagarriaren saria jaso du Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan (IMH). Joan den ekainaren 21ean banatu zituzten  IMH Sariak; hamaikagarren edizioa bete dute aurten. Goenaga Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea da. 36 urteko azpeitiarrak 500 euroko ikasketa-poltsa jaso du sari bezala. Argazkian, erdian, saria eskuetan duela eta etxekoekin ageri da Goenaga. (Argazkia: IMH).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide