Musika eskolatik Londresera

Uztarria.eus 2013ko eka. 25a, 12:42

Joan den ekainaren 19an egin zuten Juan Antxieta musika eskolako ikasle eta irakasleek ikasturte bukaerako jaialdia, Soreasu antzokian. Jaialdian bertan zozkatu zuten Londresera bidaia, eta 4635 zenbakiaren jabea, Mailu Azkue, izan zen irabazlea. Argazkian bidaiaren irabazleak, eta musika eskolako zein Halcon bidaiakeko ordezkariak.

---

Juan Antxieta Musika Eskola. Sorrera: 1983. / Musikako lehen eskolak Karmelo Etxegarai ikastetxean Sanjuandegin zituen lokaletan eman zituzten, eta gero Oktogonoan. Lehen 25 urteetan Musika Eskolatik hiru mila ikasle inguru pasatu ziren. Ekitaldi nagusiak: Santa Zizili eta ikasturte bukaerako jaialdiak. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide