Bihar, hileko azken ostirala, Erniarraitz Bertsozale elkarteak babestua.\
\
Biharkoa izango da ekaineko azken ostirala, eta Erniarraitz Bertsozale elkarteak babestu du presoen eskubideen alde egingo den ekimena. Hilero bezala, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatuko dira hurrengo ostiralean, ekainak 28, 19:00etatik aurrera, plazan egingo den elkarretaratzean.\
\
Herrira herriko eragileekin egiten ari den elkarlanaren ondorioz, hilero eremu desberdinetako eragileek babestuko dute azken ostirala. Apirilean gazte mugimenduak eta maiatzean alderdi politiko ezberdinek babestu zuten ekimena. Guztion artean lortuko dugu!\
\
Paterra 20+3 urte espetxean! \
Minutu bat gehiago ez!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide