Bertso penalti apustua

Bihar, zapatua, Lagun Onak Egunaren baitan, 12:15ean bertso penalti apustua izango da Garmendipeko zelaian. Bertan, bertsoak eta futbola uztartuko dira penalti bidez, eta penaltiak bota bitartean bertsoak abestuko dituzte Egañak eta Urangak.\ \ Honakoak izango dira taldeak:\ \ 1. Andoni Egaña-'Martxial'-Koldo Aldalur\ 2.-Jokin Uranga-'Atxuiya'-Estitxu Elduaien\ 3.-Iñaki Elorza 'Txapas'-'Ttantto'-Kristina Fernandez\ \ Atezainak, berriz, 'Mane' eta David Tejera izango dira.\ \ Talde bakoitzeko kide bakoitzak hiru penalti jaurtiko ditu. 9 penalti talde bakoitzeko, beraz. \ Penalti gehien sartzen duen taldeak, saria izango du: 6 txuleta, 6ardo boteila eta 3 txanpain boteila.\ Penalti gehien gelditzen duen atezainak, berriz, Errezilgo produktu sorta eskuratuko du.\ \ Seguru giro polita sortuko dela bertan.\ \ Animatu eta azaldu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide