180 lagun hondakin organikoaren ikastaroan joan den astean

Uztarria.eus 2013ko uzt. 1a, 12:06

Joan den ostegunean, ekainak 27, 180 lagunek egin zuten hondakin organikoen inguruko ikastaroa, birziklatzearen aldeko apustua eginez. Lau ikastaro egin ziren Baigera I aretoan; bi goizez eta bi arratsaldez. Parte hartu zuten herritarrek organikoaren edukiontzi marroia eta poltsak jaso zituzten. 

Organikoa birziklatu nahi duenak Urola Erdiko Mankomunitatera deitu beharko du, 943 85 73 19 telefonora. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide