Elkarretaratzea, botiken berrordainketaren kontra

Uztarria.eus 2013ko uzt. 2a, 14:06

Atzotik, astelehena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar askok gehiago ordaindu beharko dute botiken truke. Eusko Jaurlaritzak urtebete atzeratu du Espainiako Gobernuaren 16/2012 Errege Lege Dekretua, baina abian da dagoeneko. Botiken berrordainketa salatzeko gaur, asteartea, ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute udaletxeko arkupetan. Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Duintasuna elkarteak deitu du Kopagoari ez! Gure osasuna defenda dezagun! lelopean egin duten kontzentrazioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide