Joan den asteburuan Lizarran izan dira hainbat heldu eta gaztetxo, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako txangoan. Zapatuan Azpeitiko plazatik abiatu ziren autobusez Lizarragako mendatera. Handik Irantzuko monasteriora joan ziren eta gero Urbasa aldera. Gaua Lizarrako kanpinean pasatu zuten eta igande goizean Gares-Arnotegi-Eunate ibilaldia egin zuten. Igande arratsaldean itzuli ziren autobusez Azpeitira. Hemen ibilaldiko zenbait argazki.