Iraurgi SB Zilarrezko LEB ligari ...

Iraurgi SB Zilarrezko LEB ligari agur esateko puntuan \ \ Bailarak bizi duen egoera larria dela eta babeslea bilatzeko dauden arazoei instituzio publikoetako diru laguntzen murrizketa gehituta, klubak ez du beste aukerarik eduki. \ \ LEB Plata. Iraurgi SB Zilarrezko LEB Ligari agur esateko puntuan dago, estatuko hirugarren mailan azken hiru urteetan lehiatzen eta lehiakor agertu arren. Lehen urtean justu-justu mantentzea lortu ostean, azken bi urteetan Urrezko LEB ligara igotzeko playoffak jokatu ditu. Baina klubak ere gertutik bizi ditu bailaran dauden arazo ekonomikoak eta honek babesleak lortzeko dakarren zailtasunei instituzioetatik jasotako laguntzetan izandako murrizketak gehituta, azken denboraldietan jokatutako lehiaketari agur esatera behartuta ikusiko da Iraurgi SB.Aste hau da Zilarrezko LEB ligan izena eman ahal izateko azkena eta nahiz eta klubaren lehen intentzioa lehiaketa honetan inskribatzea den, gaur egun ezin die aurre egin Espainiako Saskibaloi Federazioak eskatzen dituen diru bermeei ez eta horrelako maila batean jokatzeak ekartzen dituen kostuei eta beraz, hurrengo 10 egunetan babesle garrantzitsu bat topatu ezean, horren maila gorenean jokatzen jarraitzeko ametsari agur esan beharko zaio. \ Gogorra da agur esatea, izan ere, Iraurgi SBk 04-05 denboraldian EBA ligara igoera lortu zuenetik lortu diren sari guztiak alde batera uztea suposatzen du honek. Urtero-urtero klubeko lehen taldeak bere emaitzak hobetu ditu, Estatuko bigarren mailara igotzeko playoffak jokatzen amaitu arte, modu honetara, Gipuzkoako bigarren eta Euskadiko laugarren talde garrantzitsuena bihurtuz. Ezin da ahaztu Iraurgi SB harrobia lantzen duen kluba dela eta bertan 300 neska-mutiletik gorak duten onena ematen dutela astebururo. Horren adibide garbiena da hainbat jokalarik jantzi dituztela, Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako selekzioetako elastikoa eta Euskadi mailan harrobiko talde ezberdinek irabazi dituzten tituluak. Euskal liga jokatzen duten lau talde daude, Espainiako Txapelketa ezberdinak jokatu dituzten taldeak ere badaude eta teknifikazio mailan 10 taldetik goratan banatuta neska-mutil ezberdinek kirol hau ezagutzen hasteko aukera bikaina izaten dute. Baina harrobiko lan guzti hau zaildu egiten da haurrek erreferente bat bilatzen ez baldin badute. Azken urteetan, harrobiko 25 taldeek saskibaloi munduan euren bidea zabaldu nahi duten gazte gipuzkoarren artean bizitzeko aukera eduki dute, saskibaloian erreferenteak ondo-ondoan izan dituztelarik. Zilarrezko LEB ligari agur esateak harrobi sendo honek sortzen duen izebergaren punta goitik behera txikitzea esan nahi du. \ Klubak Gipuzkoako saskibaloiak hazten jarrai dezan borrokan segituko du, baina tamalez ezin izango du egin estatuko lehen mailako lehiaketan jokatuko duen talde batekin. \ - See more at: http://www.iraurgisb.com/eus/noticiasdet.asp?id=2726#sthash.qm7wTBPK.dpuf

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide