Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso du Urola Ikastolak

Uztarria.eus 2013ko uzt. 8a, 12:14

Apeitiko Urola Ikastolak Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik, "azken hamar urteetan Agenda 21 proiektua bultzatzearen alde lanean jarduteagatik". Urola Ikastolako Agenda 21 proiektuko arduradun Aitor Epelde eta Marixol Zubizarretak azaldu dutenez, duela hamar urte programa martxan jarri zutenetik "iraunkortasunerako hezkuntzaren garapena izan da xedea, eta hezkuntza komunitate osoa inplikatu da". Eskola Jasangarriaren ziurtagiriarekin jasangarritasunezko hezkuntza lortzeko burutu duten lana errekonozitu diete. "Ondo eginaren errekonozimendu horrek, iraunkortasunaren bidean jarraitzeko indar berriak ematen dizkigu eta hobekuntza prozesuan jarraitzera animatzen gaitu", azaldu dute bi irakasleek. Argazkian, Leire Etxaniz Udaleko zinegotzi eta Urola Erdiko Mankomunitatearen lehendakaria, Izaskun Zeziaga Udaleko Ingurugiro teknikaria eta Urola Ikastolako irakasleak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide