Hasi da udaleku irekietako bigarren txanda

Uztarria.eus 2013ko uzt. 8a, 15:11

Gaur, astelehena, hasi da Udal udaleku irekietako bigarren txanda, eta 241 haur eta nerabek hartuko dute parte, sei taldetan banatuta. 22 begirale ariko dira gaztetxoekin lanean, eta hainbat ekimen egingo dute datozen egunetan. Udabenturako 50 gaztetxo, esaterako, gaur Lekeitiora joan dira asteazkenera arte. Gero, gainontzeko egunetan, paintball, Arcachonera irteera, ping-pong, surf eta eskalada egingo dituzte, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide