Pablo Etxeberria Euskal Selekzioarekin izango da Portugalen, Itsas Joko Atlantikoetan

Pablo Etxeberria azpeitiar igerilariak Euskal Selekzioaren deia jaso du, Portugalen, Viana Do Castelon, jokatuko diren XIX. Itsas Joko Atlantikoaken parte hartzeko. \ \ Itsas Joko Atlantikoak Bretainian sortu ziren 1995eko urtean, eta Europa Atlantikoko eskualde eta nazionalitateetako kirol, turismo eta kulturaren arloko sustapenak ekitaldi bakar batean biltzeko helburuarekin jaio ziren. Hori lortzeko modurik onena, itsasoarekin estuen lotuta dauden espezialitateetan lehiatzea izan zen: surfean, belan, arraunean, igeriketan, piraguismoan, urpeko jardueretan, eta abar. Euskadik, dagoeneko, egiteko nabarmena betetzen du lehiaketa horretan, eta gero eta ezagunagoa den eta zalantzarik gabeko kalitatea duen partaidetza du.\ \ Datorren astean, uztailaren 14tik 19ra bitartean, 15 eskualdetatik joango diren kirolariak elkartuko dira elkarbizitza adeitsu eta lagunarteko lehia giroan. Irlanda, Galizia, Bretainia, Portugal, Eskozia, Gales, Asturias, Kantabria, Katalunia, Normandia, Akitania, eta beste hainbat tokitako kirolariekin batera lehiatuko da Euskadi. \ \ Pablok, 1500 metro eta 2000 metroko bi itsas zeharkalditan hartuko du parte. \ \ Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren txartelaren jabea azaldu da. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide