Udako helburu nagusiak iristear daude gure igerilarientzat, Espainiako Udako Txapelketak. Hasteko juniorrak izango dira lehian, gero infantilak eta, igerilekuko denboraldia bukatzeko, absolutuak.\
\
Uztailaren 18an hasi eta uztailaren 20ra bitartean, XXXV. Espainiako Udako Juniorren Txapelketa egingo da Valentzian, Parque Del Oeste igerilekuan. Bertan, Ainhoa Goenaga (1997) izango da parte hartzen. Ainhoak, bakarka, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan hartuko du parte, eta 4 X 100 estilo erreleboan ere bai. Ainhoa denboraldi bikaina egiten ari da eta ilusio handiz doa Valentziara. Iaz, Sevillan, podiumera igotzea lortu zuen, eta aurten ere ahaleginak egingo dituela ziur gaude. \
\
Gure taldeko infantilak, berriz, Galiziara joango dira Espainiako Udako Txapelketan lehiatzera. Hauek, uztailaren 23tik uztailaren 26ra, XXXV. Espainiako Udako Txapelketa jokatuko dute Pontevedrako Pontemuiños igerilekuan. Bertan izango diren igerilariak honako hauek dira: Pablo Etxeberria (1997), Jon Aizpuru (1998), Oihana Goenaga (1999), Maialen Aizpuru (2000), Eva Astigarraga (2000) eta Aiora Beristain (2000). Bakarkako proba askotan hartuko dute parte, gutxiengo asko lortuta dauzkate eta. Horiez gain, erreleboetako probetan lehiatzeko aukera izango dute, bai neskek eta bai mutilek. Maila honetan, bi igerilari dauzkagu Espainiako Txapelketa batean dominak jasotzea zer den badakitenak, hauek dira Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga. Aurtengoan ere, ez dugu zalantzarik aurreneko postuetan ibiliko direla. \
\
Eta azkeneko txapelketa, Absolutuen mailakoa izango da. Abuztuaren 8an hasi eta abuztuaren 10era, Espainiako Udako Absolutuen Txapelketa lehiatuko dute Las Palmasen CN Metropole igerilekuan. Oraingoz, Ainhoa Goenagak eta Oihana Goenagak dituzte absolutuko gutxiengo denborak. \
\
ANIMO ETA ZORTE ON GUZTIEI!!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide