Tiobiboak martxan jartzeko prestatzen

Uztarria.eus 2013ko uzt. 18a, 18:02

Betharram ikastetxeko jolaslekua hasi da barraka-jabeen kamioi eta trailerrez betetzen. Atzo, asteazkena, iritsi ziren aurrenekoak, eta gaur goizean (argazkian) dagoeneko hasi dira tiobibo batzuen muntaketa lanetan. Barraka batzuk bihar bertan martxan egongo direla esan dute Udalean. Barraka gunearen irekiera 'ofiziala'-edo, ordea, uztailaren 24an izango da, Santio bezperan. Aurtengo Umeen Barraka Eguna, berriz, hilaren 29an izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide