Donostian pastel banatzen Inazio Egaña

Uztarria.eus 2013ko uzt. 21a, 17:11

Azpeitiko Egaña gozo-dendako Inazio Egaña Donostian Alderdi Ederren pastel banatzen ikusi dugu gaur goizean. Gipuzkoako beste zazpi gozotegirekin elkartea osatua dute Egañanekoek, eta Donostia 1813-2013 ekimenak gonbitatuta kremazko 1.500 hostopila banatu dizkiete gaur Kontxa gainean herritarrei. Argazkian, Inazio Egaña Donostian gaur, lanean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide