Izarraitzekoak txukun Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian

Atzo, igandea, Izarraitz Igeri Elkartekoek itsas zeharkaldi denboraldiari ekin zioten 43. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldiarekin. \ \ Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 200 igerilari irten dira Zarautzeko hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko 9 igerilarik (denak neskak) hartu zuten parte: Maria Otaegi, Ane Odriozola, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Eneritz Aramendi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe, Ane Sudupe eta Laia Arregi izan dira gure ordezkariak. Denek lehenengo aldiz hartu zuten parte itsas zeharkaldi batean, eta zoriondu egin behar ditugu egin duten lanagatik. \ \ Ondoren, 12:00etan hasi zen helduen zeharkaldia Getariako portuan. 1.800 igerilariak bost taldetan atera ziren, aurrez eginiko denboraren arabera. Izarraitzeko hiru igerilarik hartu zuten parte, eta emaitza onak lortu zituzten. Pablo Etxeberria seigarren postuan iritsi zen Zarautzko hondartzara. Jon Odriozola, 72. postuan. Ainitze Odriozola, berriz, 83. izan zen sailkapen orokorrean eta 11. emakumeen sailkapenean. Itsasoa barea zegoen, eta ematen zuen, aurreko urteetako denborak hobetuko zituztela, baina ez zen horrela izan. Marmokak ere protagonista izan ziren itsas zeharkaldian, eta horien eraginagatik, erizainek lan asko eduki zuten helmugan. \ \ Bestalde, Ainhoa Goenagak, bi zilarrezko domina lortu zituen Valentzian ospatu zen Espainiako Udako Juniorren Txapelketan, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probatan. Orain, abuztuan absolutuen Espainiako Txapelketarako jarraitu beharko du prestatzen. Zorionak Ainhoa eta segi gogor prestatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide