Maider Korta aurrena, ibilbide motzeko Zumaiako Flysch Trail mendi lasterketan

Uztarria.eus 2013ko uztailaren 22a

Atzo, igandea, jokatu zen Zumaian Flysch Trail mendi lasterketa. Ibilbide motzean (16 kilometro) emakumezkoetan Maider Korta azpeitiarra nagusitu zen 01:25:19 denbora eginda. Gizonezkoetan, berriz,  Ion Sola (01:06:10) helmugaratu zen azkarren. Ibilbide luzeko lasterketan gizonezkoetan Javier Crespo kantabriarra izan zen azkarrena, eta emakumezkoetan Leire Agirrezabala (02:54:51).

Ibilbide laburreko sailkapena ikusteko egin klik hemen. Argazkia: Nerea Uranga.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide