Zezenketen argazki erakusketa ireki dute Betharramen

Uztarria.eus 2013ko uzt. 23a, 18:00

Joan den igandean, uztailaren 21ean, hasi eta abuztuaren 1era arte luzatuko da aurtengo zezenketen inguruko argazki erakusketa. Saninazioen bueltan eta jai horietan egiten diren zezenketetan hartutako irudiekin osatutako erakusketa, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara ikus daiteke, Betharrameko aretoan. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatu du erakusketa, Udalarekin bat eginda. (Argazkia: Azpeitiko Argazki Elkartea).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide