Iritsi dira txosnak herrira

Uztarria.eus 2013ko uzt. 26a, 12:35

Gaur, uztailak 26, iritsi dira txosnak herrira, eta urteroko legez Berdura plaza atzean ari dira muntaketa lanetan. Bihar, uztailak 27, irekiko dituzte Herrira Egunaren harira, herri afariaren ondoren. 

Honako talde eta eragileek jarriko dute txosna aurten: Ernai, Bilgune Feminista, Herrira, Ikasberri Kirol Elkartea, Sortu, Gaztetxea eta Mujika Taldea. Urtero bezala, jantokia ere egongo da Zelai-Luzen. Plazan, berriz, Haujijijai Batzordeko txosna egongo da. 

Honako ekimen eta kontzertuak izango dira datozen egunetan txosnagunean:

Uztailak 27, Herrira Eguna:

Txosnen irekiera herri afariaren ondoren.

Uztailak 30, saninazio bezpera:

Jolasak, Herri Bazkariaren ondoren.

22:00etan Skasti-ren kontzertua.

02:00etan Ai ene!-ren kontzertua.

Uztailak 31, San inazio Eguna:

22:00etan Friday´s Crew-ren kontzertua.

02:00etan Garilak 26-ren kontzertua.

Abuztuak 1, saninazio bigarrena:

22:00etan Play back lehiaketa.

02:00etan Dantzaldi-ren kotzertua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide