UDAKO ESPAINIAKO ABSOLUTUEN TXAPELKETA, (LAS ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko abu. 5a, 16:01

UDAKO ESPAINIAKO ABSOLUTUEN TXAPELKETA, (LAS PALMAS)\ \ Abuztuaren 8an hasi eta abuztuaren 10era, Espainiako Udako Absolutuen Txapelketa lehiatuko dute Las Palmasen, CN Metropole igerilekuan. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (1997), Jon Aizpuru (1998) eta Oihana Goenaga (1999) izango dira parte hartzen. Ainhoak, Jonek eta Oihanak, Udako Espainiako Junior eta Infantilen Txapelketetan dominak lortu dituzte eta, txapelketa honetan ere ahaleginak egingo dituztela ziur gaude.\ \ Banan banan, bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:\ \ Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar eta 100 metro bizkar.\ Jon Aizpuru: 200 metro bular.\ Oihana Goenaga: 50 metro libre eta 100 metro libre.\ \ Horiez gain, neskek, erreleboko bi probatan hartuko dute parte.\ \ ZORTE ON !!!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide