Nola egingo ditugu argazkiak hamar urte barru?

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Garcia 2013ko abu. 14a, 10:24

Ziurrenik argazkilaritza bizkarreko arazo gehien eragiten dituen munduko lanbideen barruan egongo da. Eta, ez da harritzekoa. Argazki kamera + objetiboak + flasha + filtroak + tripodea + … Arraroena, bizkarreko arazorik ez izatea izango zen.\ \ Batzuetan, enkargu bat dela medio edo egin nahi ditugun argazki horiek kalitatezko ezaugarri jakin batzuk izan behar badituzte, ez dugu beste erremediorik. Baina badirudi, beste batzuetan ahaztu egiten zaigula argazkia ez duela argazki kamerak egiten, argazkilariak baizik. Hori kontuan izanik, \"iPhoneography\"-a hasi zenetik, nire bizkarrak gero eta gehiago eskertzen dit zortzi kiloko motxila noizean behin etxean uztea eta iPhonearen kamerarekin argazkiak egitea. Inolako presiorik ez dugunean, zergatik ez kamera txiki hauekin gure abilezia frogan jarri?\ \ Denbora daramat bidai bakoitzean daukadan iPhoneography momentu horiek biltzen dituen argazki bilduma txikiak blogean argitaratzeko ohiturarekin. Azkenak, pasa den egunetan Piriniotan egindakoak dira: http://elmundoatravesdeunvisor.com/anayet-desde-los-ojos-de-instagram/\ \ Printzipioz, nire denbora librean praktikatzen dut argazkiak egiteko modu hau, baina kamera txiki hauen kalitateak zer pentsatua ematen dit. Ezagutzen ditut egunkari nahiz aldizkarietan mugikorrarekin ateratako argazkiak argitaratu dituzten argazkilariak, eta reflexaz eginda zeudelakoan erosi zizkieten. Nork esango zigun orain dela hamar urte argazkilaritza maila horietaraino iritsiko zenik? Eta, orain imajinatzen ez dugun ze modutan egingo ditugu argazkiak beste hamar urte barru?\ \ Hausnarketa egin bitartean, hona hemen mugikorraren kameraz munduan zehar harrapatutako une sorta bat: http://elmundoatravesdeunvisor.com/category/desde-los-ojos-de-instagram/\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide