Amaitu dira oporrak lagunok, etxera bueltatzeko ordua heldu da.\
\
Eta ez zait uda amaiera azaltzeko hau baino argazki aproposagorik bururatzen. Arrazoi asko daude iraila urteko hilabete gogorrenetako bat egiten dutenak. Nabarmenenak ziurrenik batzuentzat eskolara hasi aurreko gastuak izango dira, eta besteentzat errutinara bueltatzea. Hauexengatik agian, iraileko aldapa urtarrilekoa baino latzagoa egiten zaigu. Ez iruditzen?\
\
Nire argazki eta bidaien bloga ezagutzen baduzu (http://elmundoatravesdeunvisor.com) dagoeneko jakingo duzu hilero wallpaper berri bat oparitzen dietela bertatik pasatzen diren irakurleei, ordenagailuko pantaila apaintzeko munduko hainbat txokotan ateratako argazkiekin. Iraileko hau, orain dela urte batzuk Marokoko Dades bailaran aurkitzen den errepide bitxi honi ateratakoa da. Autoz erraz zorabiatzekoa baldin bazara ez dizut gomendatzen, baina bestela sekulako lekua da, mendian ibiltzea gustatzen zaienentzat batez ere. Eta argazkilarientzat ere bai, noski ;)\
\
Wallpaperra deskargatu eta zure ordenagailuan jarri nahi baduzu, honako esteka honetan klik egin eta zeurea da: https://www.dropbox.com/s/5d4p4x912l65ium/09%20Iraila.jpg\
\
Ah! Eta hilero wallpaper berri bat zure postontzian jaso nahi baduzu harpidetzera animatzen zaitut. Gainera, modu honetan aurten harpidetuen artean banatzen ari naizen bidaietako posterren zozketan sartuko zara: http://ainaragarcia.us6.list-manage.com/subscribe?u=7220cb1001efbcdf205092360&id=ce8f18227c\
\
Zorte on!\
\
*Pasa diren hilabeteetako wallpaperrak: http://elmundoatravesdeunvisor.com/gallery/2013/\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide