Vicente Guinearen Animarbolak erakusketa ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko ira. 3a, 14:06

Zuhaitzen itxurarekin jolasten du argazkiak ateratzerakoan; horrekin eta argiarekin. Eta biak batzean argazki bikainak sortzen ditu, zuhaitzaren enborrak izan dezakeen animaliaren itxura azpimarratuta. Irailaren 15era arte egongo da Vicente Guinea elgoibartarraren Animarbolak erakusketa Sanagustin kulturgunean.

"Argazkigintzatik gehien gustatzen zaidana, Animarbolak izeneko argazki bilduma honetan ikusten diren kontrargia eta kontrasteak dira". Hala hitz egiten du Vicente Guinea elgoibartarrak eta argazkien egileak, bilduma honen gainean. 

Basoetan galtzea du gustuko: "Pagadietan ibiltzea gustatzen zait. Oro har, baso ostotsuak izaten dira eta argia txorroka bezala sartzen da. Argazki ona ateratzeko gakoa, argi izpi horrek aurpegi edo figura itxura duen enborrean jotzen duen unea topatzea da". Pazientzia eskatzen duen ohitura landu du Guineak. "Leku berera hainbat aldiz joan izan naiz momentu horren bila. Argi horren neurketa eta puntua kamaran manualki egitea da garrantzitsua". Izan ere, bere ustez "argazkia, argia beste ezer ez da."

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide