Paterra 20 + 4 urte espetxean: guztion artean 197/2006 doktrina eteteko garaia da

Erabiltzailearen aurpegia Herrira 2013ko ira. 3a, 14:49

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak epe laburrean jakinaraziko du Ines del Rio presoaren kasuari buruzko behin betiko epaia, erabakigarria izango dena 197/2006 doktrinarekin zigortutako preso guztientzat, 70etik gora egun. Tartean, dakizuen bezala, Juan Karlos Arruti 'Paterra' herritarra. Hil honen 16an 24 urte beteko dira espetxeratua izan zenetik, eta duela lau urte bete bazuen ere ezarrita zeukan 20 urtetako kondena, doktrina honen ondorioz espetxean darrai oraindik.\ \ Urteak daramatzagu lanean doktrina hori indargabetzeko. Ehunka dinamika sustatu ditugu herriz herri, agerian utziz gehiengo sozial zabal batek salbuespen neurri guztien amaiera nahi duela eta hala eskatzen ari dela. Modu honetan, Herritarron Epaia ekimena martxan jarri genuen ekainean Tafallan, eta uztailaren 27an zeuon ekarpena egiteko aukera izan zenuten Azpeitian. \ \ Azken txanpan sartzen ari gara. Guztion ekarpenarekin, eskuz esku, inoiz baino indartsuago boga egiteko garaia da. Herritarrak gara protagonista nagusiak. Bidegabeki zigorra luzatzen duen doktrina indargabetu eta giza eskubide guztien errespetatuaren bandera irabaztera goaz.\ \ Norabide honetan, irailaren 8an, eguerdiko 13:30ean, giza eskubideen urraketa eta sufrimenduaren enbata atzean utzi eta konponbideari eta bakeari ateak irekiko dizkion marea urdina osatuko dugu Donostiako bulebarrean. Guztiok batera, ilaratan eserita, zapi urdinak eskuetan hartu eta arraun eginez, 197/2006 doktrina hondoratuko duen olatua osatuko dugu.\ \ Bestalde, hil honen 14an, Herrirak abian duen 'Herritarron epaia' iniziatibaren bukaera ekitaldia izango da Iruñeako Anaitasuna pabiloian arratsaldeko 18:00etan. Azpeititik autobusa egongo da ekitaldira joan ahal izateko, izen ematea Orkatzen egin daitekeelarik bihartik (asteazkena) aurrera.\ \ Honenbestez, herritar guztiei ekimen hauetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu, baita aurrerantzean burutuko direnetan ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide