Gaur egun, edonork dauka argazki ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko ira. 6a, 15:12

Gaur egun, edonork dauka argazki kamera bat, eta ez edozein kamera. Asko harritzen nau jendeak gastatzen duen dirutza argazki kamera reflex baten, nola erabiltzen den ideiarik ere izan gabe. Errua marka ezagunek hainbat alditan kaleratzen dituzten iragarkiena da “tú haz clic y la cámara hará el resto” bezalako esaldiekin, argazki kamera garesti bat izanda argazki “onak” egingo dituzunaren gezurra salduz. Argazkiak egitea ez da klik egin eta sekula horrenbeste beharko ez ditugun milaka megapixeldun irudi bat sortzea. Argazkiak egitea hori baino are gehiago da. Argazkia argazkilariak egiten du, ez argazki kamerak.\ \ Hori dela eta, datorren irailaren 21ean (larunbata), argazki ikastaro bat eskainiko dut Donostian, argazkilaritza zerotik hasita ikasi nahi dutenentzat. Bertan, modu manuala duten kamerak dituen funtzio horietako asko nola erabili ikasiko dugu, automatismoak alde batera utziz.\ \ Ikastaroa erabat praktikoa izango da. Goizeko 9:00tan hasi eta 13:00 arte, Donostiko kaleetan zehar hainbat ariketa praktikan jarriz norberaren argazki kamerari zukua ateratzen saiatuko gara.\ \ Informazio gehiago: http://naturpixel.com/cursos-de-fotografia/es/fotowalk_donostia_i__iniciando.html\ \ Eta edozein kezka edo galdera izanez gero, ainaragarcia@naturpixel.com –era idatzi nazakezu.\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide