Bukaera ezin hobea itsas zeharkaldietan

Zapatuan, hilak 8, jokatu zen Donostian, Kontxako Badiako 70. Igerialdia eta Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIII. Ligako azkeneko Itsas Zeharkaldia. Eguraldi kaxkarra izan arren, animoekin joan ziren gure igerilariak probara.\ \ Infantilek eman zioten hasiera Easo Igeriketa Taldeak antolatutako igerialdiari. Horiek, 11:00etan hasi zuten proba eta, 800 metroko igerialdia egin zuten. Uda guzian bezala, Izarraitz Igeri Elkarteko Maialen Sudupe izan genuen maila horretan gure ordezkari bakarra. Helmugaratu zen 27. neska izan zen Sudupe. Denboraldi polita egin du Maialenek, gazteenetakoa izan arren. Ea datorren denboraldian, Izarraitzeko infantil gehiago animatzen diren, udako itsas zeharkaldietan parte hartzera.\ \ Absolutuetan, berriz, 11:45ean, emakumeek eman zioten hasera igerialdiari, eta 10 minutu beranduago, gizonezkoak atera ziren lehiara. Absolutuetan emaitza onak izan genituen. Izarraitzeko ordezkari Pablo Etxeberriak hirugarren postua eskuratu zuen, eta senior mailan, lehen postua. \ \ Azpeitiko beste lau igerilarik ere hartu zuten parte proban, eta lan txukuna egin zuten. Kontuan hartu behar da, 600 igerilaritik gora zeudela zeharkaldian izena emanda. \ \ Hemen emaitzak banan-bana:\ \ - Pablo Etxeberria (Izarraitz I.E.), 3. postua eta 1. seniorretan.\ - Rafa Zubeldia, 29. postua eta 8. masterretan.\ - Iñaki Etxeberria, 59. postua eta 6. master +a mailan.\ - Asier Oiartzabal, 79. postua eta 24. masterretan.\ - Leire Ceciaga, 81. postua eta 4. masterretan.\ \ Badiako igerialdiarekin amaitu zen Gipuzkoako Distantzi Luzeko liga, eta sailkapen orokorrarie esker, hiru azpeitiar igo ziren podiumera sariak jasotzera.\ \ - Pablo Etxeberria (Izarraitz I.E.), 1. seniorra.\ - Rafa Zubeldia, 3. masterra.\ - Leire Ceciaga, 3. masterra.\ \ Orain, itsasoko ur gazia alde batera utzi, eta igerilekuan hasiko dira denboraldi berria prestatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide