Andoni Egaña irakasleen erakusle

Uztarria.eus 2013ko ira. 9a, 20:15

Iraurgi Ikastetxeko irakasleak IRALE Irakasleen Euskarazko Prestakuntza Zerbitzuaren ikastaroak jasotzen ari dira azken bi asteotan. Horietako bat, 'Jende aurreko ahozko hizkera' izenekoa, Andoni Egaña zarauztar bertsolariaren eskutik jaso dute. "Irakasleak oso gustura aritu dira bertsolariaren probokazioei ahal zen moduan erantzunez", adierazi dute Iraurgikoek. Argazkian, ikastaroan parte hartu duten irakasleak Egañarekin. (IRAURGI IKASTETXEA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide