9:00etan abiatu zen 57 laguneko taldea Zokoa eta Hendaia harteko ibilbidea egitera. Goizean eguraldi kaxkarrarrekin esnatu ginen gaztetxo eta nagusiak. Egunean zehar busti beharko genuela jabetuta, euritarako arropak eta aterkiak gainean genituela abiatu ginen autobusez Zokoarantz.\
\
Azkenean, Ziburun ekin genion ibilaldiari, eta denon ezusterako atertu egin zuen. Gainera, Ziburutik berehala ginen Zokoan.\
\
Zokoatik Hendaiarako bidea Lapurdiko kostaldeko ibilbidean zehar egin genuen. Kostaldeko labarren gainekaldetik igarotzen den ibilbide errezean zehar. Zokoatik gertu egin genuen hamaiketakoa. Egunak aurrera egin hala hobetzen joan zen eguraldia, eta horrek jendearen animoan ere zer ikusia izan zuen, berriro Hendaiako hondartzan bainutxo bat hartzeko aukerak azaltzen hasi zirelako.\
\
Bidean aurrera, ia Hendaiako Abadiako Gaztelura iristear ginela egin genuen eguneko otordu nagusia. Ondoren, Gazteluaren inguruetatik igaroaz eta garai bateko bunkerrak izan zirenei bisita eginaz iritsi ginen Hendaiako hondartzara, 11,5 Km inguruko ibilia egin ondoren.\
\
Bertan ibilaldiko hainbat partaide bainatzera animatu ziren eta denok etxeruntz itzultzeko prestatu ginenean, autobusean sartu eta zazpiak aldean iritsi ginen herrira.\
\
Argazki gehiago lotura honetan:\
https://plus.google.com/photos/113029355069304753931/albums/5921711358324100049?banner=pwa
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide