Aldaketak, kale-garbiketan

Uztarria.eus 2013ko ira. 11a, 12:11

Denon Artean parte-hartze eta Alde Zaharra biziberritzeko prozesuen baitan egindako bileretan, herritarrak kale-garbiketak eragiten dituen zaratez kexatu ziren. Batik bat, Alde Zaharreko eta Paulo VI.eko auzotarrak izan ziren kexak agertu zituztenak eta garbiketa lanak atzeratzea edota aldatzea eskatu zuten.

Gaia aztertu ondoren, Azpeitiko Udalak kale-garbiketa lanak 30 minutu atzeratzea erabaki du. Horrela, 06:30ean hasi beharrean, 07:00etan hasten dira orain garbitzaileak lanean. Aldaketa horrekin, herritarren eskaerei erantzuna emateaz gain, azpeitiarren bizi kalitatea hobetzea espero du Udalak. Gainera, ibilbide aldaketa egitea eta beste hainbat neurri hartzea ere aztertzen ari da Udala, garbiketa ahalik eta eragozpen txikienarekin egiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide