Berrikuntzak ikasgeletan

Uztarria.eus 2013ko ira. 12a, 11:54

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Euskalerria auzoko eraikinean, lanak egin ditu udalak abuztuan. Ikastetxeak berak eskatuta, Haur Hezkuntza 2. mailako lau geletan komunak jarri dituzte, haur txikien eta irakasleen erosotasunerako. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik, berriz, gela horiek intsonorizatu, altzari berriak jarri eta iturgintza lanak egin ditu. Lan horietarako 21.000 euro ordaindu ditu udalak, baina Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Publikoko Udal eraikinak egokitzeko zituen diru-laguntzak kendu izana salatu du, aurrerantzean udalek eta ikasteetxeek ordaindu beharko dituztelako "gastu guztiak". (Azpeitiko Udala)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide