Diadako atzoko giza kate independentista antolatu zuen elkartearen egoitzan ordu eta erdiz egoteko aukera izan dut goizean: Kataluniako Biltzar Nazional ANCren egoitzan, Bartzelonan. Estrategia klase bat eman digute arduradun nagusiek. Hau da, nola eta noiz hasi mugimendu independentista eratzen, nola garatu eta abar; bisioa, talantea, antolaketa...
\
\
Zabaldu ez den datu bat ere eman digute: \'mossoek\' aipatu dietenez, atzo bi milioi lagun bildu ziren giza katean; baina 1,6 milioiko kopurua eman dute jendaurrean.
\
\
---
\
Post scriptum: 2009ko irailaren 12ko Berria-n: ”Diada eguna zela-eta Kataluniaren independentzia aldarrikatzeko atzo Bartzelonan egindako manifestazioa azken hamarkadako jendetsuena izan dela diote antolatzaileek; 30.000 lagun zenbatu dituzte. Udaltzainek, berriz, 14.000 pertsona bildu zirela esan dute”.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide