Hasi dira lanean gure igerilariak

Udaberri eta udan izaten dira igeriketako lehiaketa eta txapelketa garrantzitsuenak, eta urruti ikusten da orain urte sasoi hori. Baina igerilariek orain hasi behar dute entrenatzen, eta Izarraitzekoek aurreko astelehenean ekin zioten lanari. \ \ Oraindik, Azpeitian igeriketa egin nahi duten guztientzat deialdia irekita dago. Kirolaren balore guztiak oinarritzat hartuta, gozatu Izarraitz Igeri Elkartean kirol zoragarri honetaz. Emaitzek agintzen duten gizarte honetan, garrantzitsua da giro onaren baloreari eustea, eta hori ziurtatua dauka gurekin igeriketan hasten denak.\ \ Animatu zaitez!\ \ Informazio gehiago:\ \ • Telefonoz: 607 498 500 (Jorge)\ • Posta elektronikoa: izarraitz.ie@hotmail.com\ • www.izarraitzigerielkartea.com webgunean. \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide