Bi lasterketatan izan dira azpeitiarrak asteburuan

Larunbatean Beasainen jokatu zen Munduko Txapelketaren aurreko proban hartu zuen parte Lagun Onak–Atracciones Sanz taldeak. 120 kilometroko etaibilbide hasiera errazeko, baina amaiera oso gorabeheratsuko lasterketari 191 txirrindularik ekin zioten. Espainiako talderik eta txirrindularirik indartsuenak aurkitzen ziren pelotoian, eta horrek ohiko maila onari plus bat erantsi zion.\ \ Irabazlea Specialized Fundación Alberto Contador Taldeko Alvaro Cuadros izan zen 39.8ko bataz besteko abiadurarekin helmugaratuz. Lehen Gipuzkoarra, berriz, Alex Aranburu (Caja Rural) izan zen eta sailkapen orokorrean hirugarrena izan zen. Taldekako sailkapena Cuadrosen taldeak lortu zuen, Contadorren fundazioak, alegia. Lasterketaren alderdi txarra Atracciones Sanz taldeko inork proba amaitzerik ez zuela lortu izan zen.\ \ Igandean, hala ere, egoerari buelta eman nahi izan zioten azpeitiarrek Ibarrako XXXI. San Bartolome sarian eta hasieratik gogotsu irten ziren. Ihesaldi txikietan presentzia izan arren, eguneko ihesaldiak alde egin zien, baina horretaz azkar jabetu zirenez, lan polita egin zuten pelotoian ihesaldiarekiko distantzia mantentzeko. Ihesaldia bertan behera uzterik ez zuten lortu amaieran, bertan zihoan Jeyson Manuel Cortes (Guinea Reformas-Punta Galea) bizkaitarrak eskuratu zuelako garaipena. Eginiko lanari errematerik ez eman arren, Josu Garatek merezitako 15. postua lortu zuen.\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide