Bizikleta irteera eta mendi ibilaldia egin dituzte asteburuan

Uztarria.eus 2013ko ira. 17a, 13:51

Pasa den zapatuan, eguraldia lagun, Itsasu-Amondarrain-Ainhoa egun osoko mendi ibilaldia egin zuen hainbat lagunek (argazkian). Iganderako, berriz, mendi bizikleta irteera antolatu zuen Lagun Onak Mendi Bazkunak. Goizean Etumeta aldean 36 kilometroko itzulia egin zuten 20 bat lagunek. Ateri egin zien parte hartzaileei, ibilbidea egiteko behar izan zituzten hiru orduetan. Parte hartzaileek adierazi zutenez, "asko gustatu" zitzaien ibilbidea. Hemen btt irteerako argazkiak. Itsasu eta Ainhoa arteko ibilaldiko argazki gehiago ikusteko egin klik hemen.

Bestalde, Lagun Onak Mendi Bazkunak 2013 urteari dagokion bazkide kuota datozen egunetan kobratuko du. Azken urtetan bezala, urteko kuota 12 eurokoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide