Realaren Txapeldunen Ligako estreinekoa ikustera

Uztarria.eus 2013ko ira. 17a, 21:24

Realak 2013-1024ko Txapeldunen Ligako taldekako fasearen aurreneko partida du gaur, asteartea, Anoetan, Ukrainako Xakhtar Donetsk taldearen kontra. Etxean jokatzen duen orotan bezala, Donostiako futbol taldearen Azpeitiko zaletuek ez dute euren taldea animatzeko aukera galduko, are gutxiago kasu honetan. Dozenaka azpeitiar igo dira, 19:15ak aldera, Donostiara eramango dituen autobusera (argazkian).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide