Azoka Herritiken jarraipen zabala egingo du kazetari talde batek

Uztarria.eus 2013ko ira. 19a, 12:44

Ostiraletik igandera izango da Azoka Herritik ekimena, eta Azpeitiko eta Errezilgo kazetari eta kazetaritza ikasle talde batek jarraipen zabala egingo dio. Uztarria.com webgunea erabiliko dute jarraipena egiteko, eta Uztarriako kazetariek eurekin elkarlanean osatuko dute azokaren egunerokoa. Besteak beste, bideoak, kronikak, argazkiak eta elkarrizketak argitaratuko dira egun horietan, Uztarria.com webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide