Ikasberri Kirol Elkarteak 2013-2014 denboraldira begira 'Ikasberri KE Zalea!' kanpaina abian jarri du. Kanpaina honen helburu nagusia da, herrian kirol elkartearen inguruan sortzen ari den ilusio eta kirol ezberdinak praktikatzeko aukerarekin kirol elkartearen alde apustu egiten dutenei Zale egiteko aukera eskaintzea.\
\
Zoritxarrez, kirol elkarte eta entitate guztien arazoa berdina da, nahiz eta herriko enpresa zein erakunde ezberdinen laguntza jaso ez da nahikoa denboraldi oso batean sortzen diren gastu guztiei aurre egiteko.\
\
Arrazoi eta arazo hau abiapuntu harturik, kirol elkartearentzako diru-iturri bat gehiago bihurtzeko jarri dugu martxan kanpaina hau, eta aurrera eramateko herritarren laguntza eskatu nahiko genuke.\
Ikasberri KE Zalea egitearekin, kanpainarekin bat egiten dutenei zenbait abantaila eskaini nahi dizkiegu 2013-2014 denboraldira begira:\
\
1- Preferente mailako taldeak etxean jokatuko dituen partiduetarako sarrera doan, txartela sarreran erakutsi ezkero.\
2- Preferente mailako partiduetan jarriko dugun otarrearen zozketarako txartel bat.\
3- Kirol elkarteak urteko zozketarako ateratzen dituen boletoetako bat izendatuko diogu, bere laguntzaile zenbakiarekin bat datorrena.\
4- Denboraldi amaierako afarirako denboraldian zehar zozketa bat egingo du, non hiru saridun izendatuko ditugun beraiek nahi duten lagunarekin joateko.\
\
Ikasberri KE Zalea!! egiteak 10 euroko kostua izango du. Txartelak 2013-2014 denboraldirako balioko du. Kanpaina herrian San Inazio festetan jarri genuen martxan eta dagoeneko baditugu zenbait kirol elkartearen alde apustu egin eta babesa eman dutenak. Horiei guztiei eskerrak eman besterik ez zaigu geratzen eta besteak animatu, martxan jarri dugun ekimenean parte hartzeko.\
\
Horretarako, Preferente mailako taldeak etxean jokatzen dituen partiduetan sarreran izango da egiteko aukera. Lehenbiziko partidua larunbatean, irailaren 21ean, 18:00etan jokatuko dute Soraluzeko taldearen aurka.\
\
Asteburuan bazkide egiteko aukera izango duzue Ikasberriko txosnan, animatu eta 10 euroren truke egin zaitez IKASBERRI KE ZALEA!!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide