Abian da udazkeneko kriteriuma, errepideko denboraldiko azken proba

Asteburu honetan hasi da Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoko egutegiko azken proba, jubenil mailako Udazkeneko Kriteriuma, hain zuzen ere. Kriteriuma izanda, hiru lasterketari egin beharko diote aurre txirrindulariek, eta jada bi geratzen zaizkie aurretik. \ \ Larunbat arratsaldean Larratxon aritu zirenetatik azkarrena Limousin-Oria taldeko Jon Madariaga izan zen. Limousin taldeak bere boterea erakutsi zuen beste behin, Eibarren denboraldia hasi genuenetik bikain dabiltza Tolosaldekoak. Horren erakusle dugu podiuma, Madariagaren taldekide diren Matxinea eta San Sebastian izan baitziren bigarren eta hirugarre, hurrenez hurren. Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko lehena, beste behin, Josu Garate izan zen 11. postuan sailkatuta. \ \ Hurrengo asteburuan amaituko da, beraz, denboraldia. Azken aurreko lasterketa Urretxun izango da zapatuan, 16:00etan hasita eta azkena, igandean, Zumaian, 10:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide