Aretoa txiki geratu zen. Urola Terror taldeak eman zion hasiera iluntzeari eta, motza baina intentsoa izan zen eskaini zutena. Ikusmina sortu zuten eta 400 bat pertsona izan zituzten aurrean. Abesti batetan kolaborazioak ere izan zituzten.
Ondoren igo ziren oholtzara Non Servium taldekoak. Madrildarrak indartsu eta kontzientziaturik atera ziren eta emaitza ikusgarria izan zen. Ordurako, Sanagustin guztiz beteta zegoen. 90 minutu baino gehiago iraun zuen kontzertua, oso beroa eta gogoangarria izan zen. Jendeak bata bestearen atzetik abestu zituen abestiak, denak zekizkiten, eta momentutan kulturgune guztiak koro bat zirudien. Ez sinestekoa!
Jendez leporaino beteta eta denak guztia emanez igaro zen zapatu iluntzea. Ikaragarria izan zen ikustea nola zaleek kanta guztiak zekizkiten eta nola abesten zuten; momentu batzutan, mundu guztia batera abesten entzutea... Eskerrik asko talde eta zaleei!