Azokan ere hondakinak gaika

Uztarria.eus 2013ko urr. 1a, 14:43

Gaur, asteartea, hasi dira hondakinak gaika jasotzen azokan. Aurrerantzean birziklagarriak diren hondakin guztiak gaika bilduko dituzte, eta plazan (argazkian) eta Berdura plazan jarri dituzte hondakin organikoa, ontzi arinak, kartoia eta kartoizko zein egurrezko kaxak jasotzeko guneak. Gugandik hasita kanpainaren baitan hainbat neurri hartzen ari da Udala, eta horietako bat da azokakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide