Botiken berrordainketaren kontrako sinadura bilketa

Uztarria.eus 2013ko urr. 1a, 14:47

Botiken errezeten berrordainketaren kontrako sinadurak biltzen ari da Duintasuna Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen elkartea. Gaur, asteartea, plazan izan dira sinadura jasotzen (argazkian). Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako beste elkarteekin batera jarri du Duintasunak sinadura-bilketa martxan, eta lau lurraldeetan 10.000 eta 17.000 sinadura artean biltzea dute helburu. Horiek Nafarroako Parlamentura eta EAEko legebiltzarrera bidaliko dituzte. Joan den uztailaren 1ean jarri zuten botiken berrordainketa abian Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, eta sendagaien berrordainketa martxan jarri eta hurrengo egunean elkarretaratzea egin zuten hainbat jubilatu eta pentsiodunek Azpeitian.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide