Azpeitiko Kultur Mahaiaren urteko II. batzarra

Atzo, osteguna, egin zuen urteko II. batzarra Azpeitiko Kultur Mahaiak (kultur taldeena-eta zen). 24 lagun bildu ziren. Aurrera begiratuz, Kultur Mahaian erabaki zituzten lan ildo berriei nola helduko zaien eta zuzendaritza berriaren eraketarako eman behar dituzten pausoak izan zituzten hizpide. Eta batzarra aprobetxatuz, Azoka Herritik ekimenaren balorazioa ere egin zuten, kulturak izan duen lekua eta taldeek egin dituzten ekarpenak aztertuz. Oro har, positiboa izan zela ondorioztatu zuten. Hurrengo batzarra eta urteko azkena abenduan egingo dute; hori bazkideen urteko ohiko batzarra izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide