150 gaztek Herrira-ren aurkako atxiloketak salatu eta Bilborako deia luzatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2013ko urr. 4a, 20:42

Goizean ikasle eta langileek elkarretaratzearekin egin gisa, arratsaldean herriko gazte mugimenduko kideek hartu dute protagonismoa. Berrogeita hamar gazte koadrila eta eragiletako lagunek ekarpena egin diote Frontoi Txikin kartulinaz osatutako 'Konpromisoa' mosaikoari. Hala, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko Herrira mugimenduak jasan duen jazarpena salatu eta bihar Bilbon egingo den manifestaziorako deia luzatu dute.\ \ Mobilizazio horiez gain, Herrirak egin duen lana nabarmendu dute bertan bildutakoek, eta egunerokotasunean ere euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen alde lanean aritzeko konpromisoan berretsi dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide