Denboraldia amaitu da Lagun Onak Txirrindulari Elkartearentzat

Amaitu da errepideko denboraldia. Txirrindulariek duela astebete hasitako Udazkeneko Kriteriumari amaiera eman zioten Urretxun eta Zumaian.\ \ Azken bi probak izanda, sailkapen nagusiak bere pisua izan zuen lasterketaren nondik norakoan, kontrol lan bikaina egin baitzuten Limousin-Oria taldeko txirrindulariek. Horren adibide da Jon Madariagak irabaztea Urretxuko lasterketa. Donostiako Antiguako baselizan amaitu zen lasterketan ihesaldi handi bat sortu zen Azkoitira zetozen bitartean, Atracciones Sanzekoek ez zuten bere eguna eduki eta 20 horietan ez zen inor sartu. Egoerari buelta ematen saiatu arren, jai zegoen, lasterketa aurrean baitzegoen. Josu Garate izan zen. beste behin. Lagun Onakeko lehena, 14. postuan helmugaratuta. \ \ Igandeko lasterketan jarrera hobea izan zuten azpeitiarrek. Ihesaldi guztietan beren burua erakutsi zuten. Nabarmentzekoa Ibarguren gaztearen lana izan zen, kadetea izanik onenen parean ibili baitzen lasterketaren zati handi batean. Probaren irabazlea Xabier San Sebastian (Limousin) izan zen sprintean Ander Alonsori (Caja Rural) aurre hartuz. Bestalde, Kriteriumeko txapeldun San Sebastianen taldekide Madariaga izan zen. Lagun Onakeko Josu Garatek bai azken etapa eta baita sailkapen orokorrean ere zazpigarren postua lortu zuen.\ \ Eskerrik beroenak aurtengo honetan lagundu diguzuen guztioi. Babesleei batez ere, eta ea hurrengo urteetan ere berdin edo hobeto jarraitzen dugun.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide